XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Planifikazio honetan Soviet Batasunak ereduak, antolamendua, teknikariak eta dirua ere jarri zituen Plangintzarako.

Handia eta harrigarria izan zen urte hauetako aurrerakada industriala.

Iraultza-aurreko teknikari edo dirudun trebatuk ere parte hartu ahal izan zuen esperientziaren lehen aldian, 1956rako Estatuaren kontrola erabatekoa izan bazen ere.

- komunak.

Aurreko aldakuntza horiek lurgintzari eskakizunak ezarri zizkioten, industriaren eta lurgintzaren arteko oreka berri bat lortuz.

Goian aipatutako 700.000 kooperatiba haiek 26.000 produkzio-komunatan bildu ziren.

Produkzio-unitate hauetan industria eta lurgintza, biak, elkartu nahi ziren, tokian tokiko ondasunak (landa-produkzioa eta meatzak, adibidez) industria arinetan landuz.

Bide horretatik gainera, industria astunak ezarritako zentralizazio industriala hautsi egin zen.

MAOISMOAREN KRISIAK

Herrialde sozialisten artean Txinak bakarrik igaro du hainbat krisi politiko.

Erakunde sendoak eta administrazio gauza-den eta efikaz bat sortu ez zuelako, gerra zibilean erortzeko zori-zorian aurkitu zen Txina Kultur Iraultzakoan.

Nazioaren osotasuna zainduko bazen, beharrezkoa izan zen, Mao Zedong-ekiko leialtasun baldintzagabekoa hots egitea, eta egin ere, politikan atzera-pauso handia adierazten zuen moduak erabiliz, egin zen, hala nola: nepotismoa, ahaide eta bezeroekin partekatutako boterea, ideologi kanpainen aitzakiatan egiten ziren alderdikeriazko borrokak; feudalismo faxistatzat jotzen dira gaur praktika horiek denak; horrenbesterainoxe gogoratzen dituzte horiek erregimen zaharraren ohiturak.

(M. CARTIER, C. MEUWESE).